2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, desgaitasuna dutenak zentro okupazionaletara lagundutako garraioan eramateko 2025eko gizarte laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 862169.
Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/862169).
DDBN: 862169.
Burlatako Udalak, tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko urriaren 9ko erabaki baten bitartez, onetsi zuen norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat, adimen-desgaitasuna duten herritarrak 2025ean egunero zentro okupazionaletara lagundutako garraioan eramateko.
Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarren joan-etorriak erraztea, baldin lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 862169) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).
Betebeharrak: dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:
a) Burlatako herrian egiazki bizitzea eta bertako udalerrian erroldatua egotea eskabidea aurkeztean, eta Udalaren erroldan alta emanda egotea laguntza hartzen den bitartean.
b) %33ko edo hortik gorako adimen-desgaitasuna izatea, eta horrela egiaztatzea Desgaitasun mailari buruzko ziurtagiri ofizialaren bidez (1971/1999 Errege Dekretuko baremoa).
c) Zentro okupazionalera ohikotasunez joatea.
d) Estatuko, foruko eta tokiko administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
e) Ezin dira izan pertsona edo erakunde onuradun edo erakunde laguntzaile, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan araututako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Laguntzen zenbatekoa: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25 erabiltzailearen kontura geldituko da.
Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23181 4800001 partidaren kargura.
Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da indarrean den aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.
Burlatan, 2025eko urriaren 14an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2513313