2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Larreak enkantean
Adiosko Udalak larre bat adjudikatuko du enkante bidez, 2025-2033 aldirako, Udalaren osoko bilkurak onetsitako baldintza-agiriaren arabera, interesdunen eskura baitago Udalaren idazkaritzan (horretarako, eskaera egin daiteke, aurretiko hitzordua eginez, 948 350 295 edo 948 344 030 telefono zenbakien bitartez). Larre hori eman gabe geratu da herritarrendako adjudikazio zuzeneko prozeduran. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), urriaren 18ko 280/1990 Erregelamenduarekin (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko erregelamendua) eta hori arautzeko ordenantzarekin.
Enkantea 2025eko azaroaren 10ean eginen da, 8:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.
Adiosen, 2025eko urriaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.
Iragarkiaren kodea: L2513347