156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1E/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, zeinaren bidez Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuari eskuordetzen baitzaio euskararen titulu eta ezagutza-mailen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1628/2024 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PDC2023-145831-I00".
1647/2024 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, bete gabe uzten da Adar Ekonomikoko OLko teknikari izateko (A maila) 676 zenbakidun lanpostua oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdia.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
72E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako kirol federazioei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean kirol errendimenduko programak aurrera eramateko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 769872.
73E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Nafarroako kirol federazioei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitarteko aldirako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 769823.
498E/2024 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, oinarri arautzaileak onesten dituena garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikatuak dituzten hamasei urtetik beherako pertsonei 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte, bi egun horiek barne, Petö metodoaren bidez ematen zaien tratamendua ordaintzeko dirulaguntzen deialdian. DDBN identifikazioa: 768587.
195E/2024 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena: "Enpresetan garraio jasangarriko planak egiteko laguntzak".
70/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta deialdia onesten baitira Nafarroako mendi-larreen kudeaketa jasangarrirako laguntzak emateko, 2024-2025 kanpainarako. Laguntza horiek 2023-2027 NPEPEaren 6881.1 esku-hartzean sartuta daude (Basoberritzeak eta nekazaritza- eta baso-sistemak). DDBN identifikazioa: 767810.
1.7. BESTELAKOAK
64/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo I haize-parkea berrindartzea", Tuterako udal-mugartean.
68/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, okupatu aurreko aktak egiten dituena Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udalerrietan goi-tentsioko instalazio elektrikoa instalatzeko proiektuari dagokionez.
70/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "El Cierzo IV eguzki-instalazio fotovoltaikoa", 47,73 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegitura, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan.
291E/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Alloko udal mugartean tisu papera fabrikatu eta eraldatzeko dagoen instalazio bat aldatzeko proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburua duena erregailuak aldatzea 3. lurrun-galdaran eta 2. paper-makinan, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Essity Operations Allo SL da.
298E/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen zaio zerriak gizentzeko instalazio bati. Instalazioa Leringo udal-mugartean dago, eta haren titularra Finca La Serena SL da.
299E/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita edari freskagarriak fabrikatzen dituen instalazio baten aldaketa nabarmena. Instalazioa Martzillako udal-mugartean dago, eta haren titularra Refresco Iberia SAU da.
301E/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita burdinola instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioa Lekunberriko udal-mugartean dago, eta haren titularra Lekunberri de Corte SL da.
303E/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, biodieselaren eta olio-produktuen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketa onartzen duena. Instalazioa Caparrosoko udal-mugartean dago eta haren titularra Tech Natural Oleo SL da.
117/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Zergen Kontrolerako 2024ko Plana gidatzen duten irizpide orokorrak onesten dituena.
ENKANTEA, Corellako ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, San Martin Unxen dagoen ondasun higiezin batena.
ENKANTEA, Murchanteko ondasun higiezin batena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, haur hezitzailearen lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Barañain II haur eskolan (gaztelaniazko modulua) sortzen diren premiak aldi baterako betetzeko
Deialdia, haur hezitzailearen lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Barañain I haur eskolan (euskarazko modulua) sortzen diren premiak aldi baterako betetzeko
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren lanpostu bat, etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena
CINTRUÉNIGO
Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez
LODOSA
Deialdia, udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko
NOAIN (ELORTZIBAR)
Deialdia, oposizio bidez bete daitezen administrari-ofizialaren bi lanpostu huts, Kontu-hartzailetza Alorrari atxikiak eta funtzionarioen araubidekoak. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Desafektazioa, 11. poligonoko 855., 843., 806. eta 809. lurzatiena, 12. poligonoko 351. lurzatiarena, 10. poligonoko 1371. lurzatiarena eta 11. poligonoko 843. eta 795. lurzatiena. Hasierako onespena
AIEGI
Laguntza teknologikoa ezartzea, trafikoa zaintzeko, kontrolatzeko eta erregulatzeko eginkizunetarako
BERRIOZAR
Etxebizitza baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, haren erabilera lagatzeko SOS Racismo elkarteari (Gipuzkoa etorbidea 32, 1. solairua). Behin betiko onespena
BURLATA
Udalaren Osoko Bilkuraren antolaketa eta funtzionamendurako erregelamendua onartzea
CADREITA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 1672. lurzatian. Hasierako onespena
CINTRUÉNIGO
Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, obrak egiteagatik, sareak berritzeko, honako kale hauetan: San Martín, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez). Behin betiko onespena
LIZARRA
Birpartzelaziorako proiektua, U. BEPPB CH2 unitatean eta 3. poligonoko 171. eta 172. unitateetan. Hasierako onespena
Aldaketa, BEBPBko CH2 unitaterako eta 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako
hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena
ESTERIBAR
Erabakia, tokiko merkataritza-sozietate batek zuzenean kudea ditzan eguneko zentroa ezartzetik eratorri diren gizarte-zerbitzuak. Behin betiko onespena
Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa
ETXALAR
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 80. lurzatian. Hasierako onespena
UHARTE
Uharte Kirola SL tokiko merkataritza-sozietatea sortzea eta haren estatutuak argitaratzea
Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia, 2023-2024 ikasturtea. Laburpena
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzak (D eredua), 2024rako. Laburpena
LARRAGA
4. poligonoko 376. lurzatiaren desafektazioa, zuntz optikoaren kanalizazioa instalatzeko. Hasierako onespena
LEOTZ
Urbanizazio-proiektua UE1 unitatean, UE2 unitatearen zati batean eta Iturzar kaleko tarte batean. Hasierako onespena
LERIN
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
MILAGRO
Ondasun higigarriaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurrean jartzea
IRUÑA
Behin betiko likidazio-kontua, PA eta PB unitateena, Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean. Behin betiko onespena
URDIAIN
Xehetasun-azterketa UO-8 unitatean. Hasierako onespena
VILLATUERTA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 874. eta 875. lurzatietan. Hasierako onespena
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA
Ebazpena, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak emana, Buganvilla Solar PV SLri aldaketetarako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dizkiona Serna I Solar instalazio fotovoltaikorako (107,79 MW-eko potentzia instalatua) eta haren ebakuazio-azpiegiturarako (Corella eta Tuterako udal-mugarteetan daude, Nafarroan). SEE/DGPEM/SGEE/Ebazpena Pfot-324 (AAP mod, ACC eta DUP)