2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Birpartzelaziorako proiektua, U. BEPPB CH2 unitatean eta 3. poligonoko 171. eta 172. unitateetan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen birpartzelaziorako proiektua, U. BEPPB CH2 unitatean eta Udalaren Hirigintza Planaren katastroko 3. poligonoko 171. eta 172. unitateetan, Udalak enkargatutako eta Loperena Portillo Arquitectos SLek idatzitako agiriaren arabera; udalaren erregistroan aurkeztu zen 2024ko apirilaren 15ean.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da egoitza elektronikoaren taulan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 152. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lizarran, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2410903