2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
4. poligonoko 376. lurzatiaren desafektazioa, zuntz optikoaren kanalizazioa instalatzeko. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batez onestea desafektazioa 4. poligonoko 376. lurzatian. Gutxi gorabehera 330 metro koadroko azalera desafektatuko da (Santeruelo alderdian), zuntz optikoaren kanalizazioa instalatzeko zortasun-karga eratzeko xedez herri-lurretan, "Larragako udalerrian Onena FTTH sarea hedatzeko Plana" izeneko proiekturako. Sustatzailea da Adamo Telecom Iberia SAU sozietatea.
2. Baldintza-agiriak onestea; haiek arautuko dituzte desafektazioa eta aipatu zortasun-karga.
3. Espedientea hilabetez edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritako tramitazioari.
Larragan, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2410902