156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 1672. lurzatian. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, alkatearen 2024ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 4. poligonoko 1672. lurzatiaren eraikigarritasun osoa birdoitzeko; hori jarduera ekonomikoen eremuko plan partzialeko 4.3 eta 4.4 lurzatiei dagokie. Bertan lurzatiaren eraikigarritasuna birdoitzen da, handitu gabe, bat etorriz 2015eko xehetasun-azterketarekin. Hortaz, oinplanoko gehieneko okupazioa 7.435 m²-koa izanen da, Cadreitako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuaren barnean. Industrias Alimentarias de Navarra SAk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Cadreitan, 2024ko uztailaren 11n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2410841