156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Beriaingo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko apirilaren 18an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01646.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101646 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Azalpena:

"Beriaingo 217. finka.

IDUFIR: 31012000126703.

Hiri finka: Bost zenbakiko industria-nabea, Beriaingo industrialdeko "Hego Morea" hirugarren azpisektoreko "Hamabi-D" zenbakiko lurzatiaren zati baten gainean eraikitakoa, eta lursail erantsia (industrialde horretako hogeita hamazazpi zenbakia, Beriaingo jurisdikzioa). Guztira, zortziehun eta berrogeita bederatzi metro eta hogeita bost dezimetro koadroko azalera du, azalera eraikia eta eraiki gabekoa zenbatuta. Eraikitako zatiak zazpiehun eta hirurogeita lau metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera du, nabeari dagokiona, eta eta eraikin osoan sarbidea oinezkoentzako hamazazpigarren lurzatitik daukan bakarra da; gainerako laurogeita lau metro eta laurogeita bost dezimetro koadroak hegoaldeko mugan dagoen eraiki gabeko zatiari dagozkio –hau da, oinezkoentzako hamazazpigarren lurzatiari ematen dion zatiari–, eta nabera sartzeko eta bertatik irteteko eremu gisa balio du. Eraikuntzaren ezaugarriak honako hauek dira: hormigoi armatuzko zapaten zimenduak, erdiratuak edo mehelinean, alboko nabeen antolamenduaren arabera; fatxadak ixteko hormei eta barneko espazioa banatzekoei masa-hormigoizko zanga jarraituen bidez eusten zaie, (berrogei zentimetroko gutxieneko zabalerakoak eta metro bateko sakonerakoak), eta zapatak lotzeko ere balio dute; metalezko egitura (Añuriren villoar-2 bankua motakoa); habe sostengatzaileak saretazko elementuak dira, banku habeei laguntzeko balio dutenak eta nabeen argia salbatzen dutenak; triangelazioa pratt motakoa da, egiturako zutabeen euskarriek sistema isostatiko bat osatuta; sostengu-elementu horiek hamasei metro eta laurogeita hamazazpi zentimetroko tartera/distantziara jartzen dira, pilare metalikoen hiru tartetan bermatuta, hamar metro ardatzartekoetan, eta saretako habeen gainean banku habeak kokatzen dira, zeinak estalkiaren oinarrizko elementuak baitira, eta segida hautsia izanda, multzoari forma bereizgarria ematen baitiote; zatirik inklinatuenean, argiztapen zenitalerako banda zeharrargia jartzen da; altzairu galbanizatuzko xaflaz egindako estalkiari, Omega eta Zatavor profilez osatutako petralez eusten zaio, eta horiek, aldi berean, banku habeetan bermatzen dira; zutabeek bi profil dituzte (UPN-140 edo UPN-80), nola eusten edo lotzen zaien arabera, eta presillak erresistentzia bermatzeko; eusteko sistema osatzeko, badaude buru perimetralen loturak, ainguraketak eta amiostratamendu orokorrak; habe sostengatzaileak kremonaren metodoaren bidez kalkulatzen dira; zutabeak oinarrian sartuta kalkulatzen dira, eta libreak buruan, unean uneko jardunaren noranzkoan; itxiturak krema koloreko ageriko hormigoi-blokezko fabrikarekin eginda daude; estalkia, altzairu galbanizatuzko xaflaz egina, banku habeen formaren arabera, aluminiozko barne-sabai aizun bat jartzeko aukerarekin, argiztapen zenitaleko zerrenda zeharrargietan izan ezik; nabeen zoladurak hogei zentimetroko legarrezko enkatxo bat dauka, bitarteko mekanikoekin zapaldutakoa, bai eta hamabost zentimetroko hormigoizko zolata bat ere, honako hau duena: 15/15/4ko sarea eta erretxinen eta kuartzozko agregakinen bidez tratatutako gainazala, leunduta eta distira emanda dagoena. Mugak: iparraldetik, Julián Vidaurre Diez de Arizaleta jaunaren jabetzako "Hamabi-D" lurzatiaren gainerakoa; hegoaldetik, hamazazpigarren lurzatia, oinezkoentzako gunea izanen dena; ekialdetik, Jesús-María Ibáñez Ardanaz jaunaren "Hamabi-A" eta Julio Acinas García jaunaren "Hamabi-C" lurzatiak, eta Talleres Cobos SLren jabetzako "Hamabi-D" lurzatiaren zati bat; eta mendebaldetik, laugarren, zazpigarren eta zortzigarren nabeak".

Katastroa:

5. poligonoa, 325. lurzatia, 1. azpiarea, 1. eta 3. hiri unitateak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia:

–1. hiri unitatea: 310000000001667964ZS.

–3. hiri unitatea: 310000000002172868OB.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko uztailaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2411311