156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Deialdia, udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Alkatetzak 2024ko uztailaren 4an emaniko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zen: deialdia, udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Lodosako Udalean jardun dezaten. Honako txanda hauetan banatuta daude, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin bat (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) Lanpostu bat, txanda irekian.

b) Lanpostu bat, igoera txandan, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat.

Lodosan, 2024ko uztailaren 4an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da udaltzain-agenteen bi lanpostu oposizio bidez betetzea, Lodosako Udalean jardun dezaten. Honako txanda hauetan banatuta daude, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoarekin bat (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina):

a) Lanpostu bat, txanda irekian.

b) Lanpostu bat, igoera txandan, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat.

1.2. Igoera txandako lanposturen bat bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik, txanda irekiko lanpostuei gehituko zaizkie.

1.3. Halaber, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditurik ere lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera, ezagutzei buruzko probako puntuazioa, proba fisikoetakoa eta proba psikoteknikoetakoa baturik.

1.4. Izendatuko den izangaiak udaltzainari dagozkion eginkizunak beteko ditu, Nafarroako Polizien azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarriak baitaude, bai eta Udalak lege esparruaren barnean agintzen dizkionak ere, eta C mailan sartuko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Hautapen-prozesua honako arau hauen mende egonen da: 23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa; 718/2003 Foru Dekretua, abenduaren 29koa, onesten duena Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, onesten duena Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda irekia.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hemezortzi urte beteak izatea, eta ez izatea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina, indarreko legeekin bat.

c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean edukitzea Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea, edo eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian eskuratutako titulua izanez gero, eskabideak aurkezteko epea betetzen den egunean eduki beharko da haren homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea deialdiaren xede den lanpostua betetzeko, eta ez izatea deialdi honen IV. eranskinean jasotako baztertzeko arrazoi medikorik.

e) Kondenatua ez egotea dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) B motako eta A2 edo A motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Aldean armak eramateko eta, behar denean, erabiltzeko konpromisoa. Eskatzailearen adierazpen baten bidez hartuko da konpromiso hori.

Baldintza horiek guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaz jabetu arte, f) oinarrikoa izan ezik; hari dagokionez, aski izanen da betetzen hastea oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egiteko (deialdiaren 7.3 apartatua) izangaien behin-behineko zerrenda jendaurrera ateratzen den egunerako.

Deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek izangaiek.

3.2. Igoera-txanda.

Txanda irekiko izangaiei eskatutako baldintzez gain, igoera txandako izangaiek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, halako administrazioetan zerbitzuak bost urtez benetan eman izana frogatzea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzu egiten ari bada Lodosako Udaleko beste lanpostu batean, langile finko gisa edo aldi baterako.

b) Nafarroako polizietako kide izanez gero, edo Nafarroako tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kide, zortzi urtez baino gehiagoz benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

4.–Eskabideak eta tasak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak noiz eta non aurkeztu behar diren.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Lodosako Udalaren erregistro orokorrean (Kale Zabala 1), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.

Eskabideak izanen dira deialdiaren I. eranskineko ereduaren araberakoak, eta haietan izangaiek adieraziko dute betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintza guztiak. Eredua eskuratzen ahalko da Lodosako Udalaren bulegoetan, edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean (I. eranskina), deialdia argitaratzen denean.

Eskaera-eredua behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

4.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

4.4. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 12,00 euroko tasa ordaindu beharko da. Parte hartzeko eskaerarekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dute Lodosako Udalari 12,00 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostu deialdia izapidetzeko tasagatik.

Tasa hori ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasa hori ordaintzen ahalko da bankuko transferentzia bidez, kontu zenbaki honetan: ES17 3008 0082 4307 0335 0728 (La Caixa). Halakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NAN/IFZ.

–Kontzeptua: Lodosako udaltzain-agenteen lanpostuak betetzeko deialdia, 2024.

4.5. Parte hartzeko eskaerarekin batera izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

1.–Lodosako Udalari behar den zenbatekoa ordaindu izanaren frogagiria, inskripzio eskubideen tasagatik.

2.–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia.

5.–Onartuen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, txanda irekiari zein igoera-txandari dagokienez, eta aginduko du horiek argitara daitezela Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

5.2. Behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi, eta argitara emanen dira Udalaren iragarki-taulan. Ebazpenak zehaztuko ditu oposizioa osatzen duten ariketak hasteko tokia, eguna eta ordua. Oposizio hori eginen da 718/2003 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik gutxienez bi hilabete iragan direnean.

5.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.5. Tasa ez da itzuliko, izangaiak bazterturik gelditzen badira haiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

6.–Kalifikazio-epaimahaia.

6.1. Osaera.

Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Laura Remírez Noguera, Lodosako alkatea.

Ordezkoa: Lodosako Udaleko zinegotzi bat, horretarako eskuordetza emanda.

–Lehen epaimahaikidea: Francisco José Barco Sáenz López, Lodosako udaltzain-agentea.

Ordezkoa: David Roldán Iribarren, Lodosako udaltzain-agentea.

–Bigarren epaimahaikidea: Alkatetzak izendatuko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ematen den unean.

Ordezkoa: Alkatetzak izendatuko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ematen den unean.

–Hirugarren epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Koordinazio Ataleko burua (Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusia).

Ordezkoa: Javier Ojer Alonso, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria (Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusia).

–Laugarren epaimahaikidea: Raquel Martínez Jiménez, langileen ordezkariek izendatutakoa.

Ordezkoa: María Teresa Martínez Colas, langileen ordezkariek izendatutakoa.

–Idazkaria: Francisco Javier Pérez Azagra, Lodosako Udaleko idazkari nagusia.

Ordezkoa: Vanesa Chocarro García, Murchanteko Udaleko kontu-hartzailea.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hala jakinarazi deialdia egin duen organoari, baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako ezarritako arrazoiren bat.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Oposizioa.

Oposizioa 2024ko azarotik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu Lodosako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.lodosa.es), eta bost egun naturaleko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkez ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira, eta horiek ere argitaratuko dira iragarki-taulan eta udal webgunean. Aditzera emanen da, orobat, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

Oposizioko lehen fasean, proba batzuk egin beharko dira, baztertzaileak: ezagutzak, egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa. Bigarren fasean, berriz, oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

7.2. Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiko proba guztiak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere, edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

Lehenbizikoa.–Proba teorikoa: test motako ariketa bat egin beharko da, II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoa (100 puntu gehienez). Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Bigarrena.–Gaitasun fisikoa neurtzeko probak:

Deialdi honen III. eranskinean ageri diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitza baztertzailea izanen da eta puntuak emanen ditu, lortzen den markaren arabera.

Proba hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute. Bertan berariaz adieraziko dute badutela proba egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Proba egiteko eskubidea galduko dute adierazpena sinatzen ez dutenek edo adierazpena ezin sina dezaketenek, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako. Adierazpena aurkeztu beharko da deialdi honen V. eranskineko ereduari jarraikiz.

Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira proba horretako ariketak. Ariketa bakoitzari bost puntutik hamar puntura bitarte emanen zaizkio. Izangaiek ez badituzte proba guzti-guztietan gainditzen III. eranskinean haietarako ezarritako gutxieneko puntuazioak, "ez gai" kalifikazioa jasoko dute eta, beraz, baztertu eginen dira. Era berean, baztertu eginen dira dopinaren kontrako kontrolean positiboa ematen dutenak, edo kontrola egitea onartzen ez dutenak.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Uretako trebetasun proba, 5-10 puntu bitarte.

–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 5-10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa), 5-10 puntu bitarte.

–Erresistentzia lasterketako proba (Cooper testa), 5-10 puntu bitarte.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, proba fisikoak egin bitartean edo beste egun batean. Kontrola egin daiteke ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz, edo ausaz. Deia idatziz eginen da, horretarako erabiliz dopinaren kontrol ofizialerako inprimakia, zeina ezarria baitago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan. Behar den organo espezializatuak eginen ditu jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen-prozesutik baztertuko da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, trabak jartzea dopin kontrola legeak xedatu bezala egiteko, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta ezkutatzea, bai eta, egitez edo ez-egitez, kontrola egitea saihesten, eragozten, nahasten, edo oztopatzen duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita saihestea hartu beharreko laginak biltzea, egitez edo ez-egitez.

Horren ondorioetarako, debekatuta egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, gai farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak; ebazpen horren bidez onetsi zen kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2021eko 290. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 4koa).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, dena delako izangaia hautapen-prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontraanalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, ez eta kalifikazio-epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Hirugarrena.–Proba psikoteknikoa.

Zenbait proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba horiek eginen ditu Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Atalak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoek 50 puntuko balorazioa izanen dute gehienez. Bazterturik geldituko da proba honetan gutxienez 25 puntu lortzen ez dituen izangaia.

Proba fisikoak eta proba teorikoa gainditzen dituzten izangai guztiek eginen dituzte gaitasun psikoteknikoaren probak.

Proba nola eginen den:

–Profil profesiografikoa zehaztea: Proposatuko dute NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak eta deialdiko kalifikazio-epaimahaiak, edo hark izendaturiko langileek. Azken kasu horretan, lanpostuaren beharrak eta eskakizunak ezagutu beharko dituzte. Azterketa horretatik abiatuta, ebaluatu beharreko faktoreak edo gaitasunak zehaztuko dira, bai eta lanpostuaren eginkizunak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren eskakizunak ere. Profil profesiografikoaren proposamena epaimahaiari helaraziko zaio, probak hasi aurretik onar dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, probak egin aurretik, garrantzizkotzat jotzen diren gai guztiak baliabide egokien bidez argitaratzeaz. Horretarako, Psikologiaren Atalarekin koordinatuko da, eta hark emanen dizkio profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi ariketa izanen ditu:

  • Lehenbizikoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Galde-sortak izanen dira, oro har nortasunari buruzkoak, edo laneko gaitasunei eta/edo trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarren proban, elkarrizketa pertsonalak eginen dira, eta/edo talde-lanekoak, eta, hala, lehenbiziko zatiko galde-sortekin konparatuko dira.

Laugarrena.–Proba medikoak:

Proba psikoteknikoak gainditzen dituzten izangaiei proba medikoak eginen zaizkie, betiere deialdiko lanpostuak betetzeko adinako kopuruan (epaimahaiak zehaztuko du kopuru hori eta handitzeko aukera egonen da). Proba medikoen bidez, egiaztatuko da badutela gaitasun psikofisikoa, deialdiko 3. oinarriaren d) letran ezarritakoaren arabera.

Osasun-azterketa eginen du Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzua) edo, hala behar bada, behar bezala akreditatutako kanpoko entitate batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba medikoetan, izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

Hautapenaldiko lehen, bigarren eta hirugarren apartatuetako proba bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin-behinekoz onartu diren izangaien zerrenda, puntuazio osoaren hurrenkeraren arabera, proba bakoitzeko puntuazioak baturik. Berdinketarik gertatuz gero puntuazio osoan, lehenbiziko proban puntu gehien lortu dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren proban lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

7.3. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

7.3.1. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiak frogatu beharko du deialdiaren 3. oinarriko a), b), c), d), e), f) eta g) baldintzak betetzen dituela, hamar egun naturaleko epean, ikastaro horretarako onartutakoen behin-behineko zerrenda Lodosako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.lodosa.es) jendaurrean jartzen denetik hasita. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko du Lodosako Udalaren erregistro orokorrean, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien balio bereko tituluaren fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Nortasun agiri nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua.

Deialdian eskatutako gidabaimenen fotokopia konpultsatua, bi aldeena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

–Ziurtagiria, Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralak egina, frogatzen duena ez dagoela erregistro horretan aurrekari penalik, edo aurrekariak baliogabetuta daudela.

–Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Erantzukizunpeko adierazpena, konpromisoa agertzen duena armak eramateko eta, behar denean, horiek erabiltzeko, legeak hala baimenduz gero eta Udalak hala eskatuz gero.

Agiri horiek aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiak hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira.

Aurreko izapideak beteta, epaimahaiak jendaurrera aterako du oinarrizko prestakuntza-ikastaroan onartuak izan direnen behin betiko zerrenda. Izangaien kopurua ez da izanen deialdiko lanpostuen kopurua baino handiagoa. Behin-behinean onartutako izangaietakoren batek ez badu bete eskatutako agiriak aurkezteko eginbeharra, edo ez badu gainditu osasun-azterketa, haren ordez behin betiko zerrendan sartuko da puntuazio handiena lortu duen izangaia, probak gainditu dituzten eta prestakuntza-ikastarorako lehenago onartu ez diren izangaien artean hautaturik. Behin betiko zerrenda hori argitaratuko da Lodosako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (www.lodosa.es).

7.3.2. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du eta baztertzailea izanen da. Ikastaroa eginen da Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamenduan eta aplikagarriak diren gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat, izangairen batek gainditua badu deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, aski izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, egiaztagiri ofizial bat aurkeztuko da, ikastaroen edukien berdintasuna edo baliokidetasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak jasotzen dituena. Egiaztagiri hori Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzak emanen du, interesdunak eskatuta.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio, orobat, beste ikastaro eta diploma batzuk osorik edo partez baliozkotzea, antzeko eginkizunak dituzten organismo publikoek eman dituztenak, edo eskolak berak lehenago emandakoak, edukiak baliokideak badira. Halakoetan, dagokion puntuazioa ere emanen du.

Alkatetzaren ebazpen baten bidez, prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko zaizkio, salbu eta lehendik Nafarroako beste administrazio publiko bateko funtzionario badira. Azken kasu horretan, jarduneko egoera administratiboan mantenduko dira lehendik funtzionario diren prestakuntza-ikastaroko izangaiak, ikastaroak dirauen bitartean, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera. Zehazki, langile horiek eskubidea izanen dute graduari eta antzinatasunari dagozkien ordainsariak jasotzeko.

Praktiketako funtzionarioek jasoko dute bete nahi duten lanpostuari dagokion hasierako soldata eta, bidezkoa bada, familia laguntza; halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta afiliaturik badaude Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean, horrexetan segituko baitute.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen eskuratu nahi den lanpostuari, kidegoari edo karrerari dagozkion eskubideak.

Ikastaroan baja emateak berekin ekarriko du galtzea oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera. Hori gertatzen bada, deialdia egin duen organoari komunikatuko zaio. Epaimahaiak baja hori jakinaraziko dio Udalari.

Osasun-azterketa bat eginen da oinarrizko prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen, baina, horretaz gain, ikastaroa egiten den bitartean edo hura bukatutakoan, behar diren proba mediko guztiak egiten ahalko zaizkie izangaiei, egiaztatzeko deialdiaren 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen segitzen dutela. Proba horien bidez egiaztatzen bada badela baztertzeko arrazoirik, epaimahaiak aginduko du izangai horiei baja emateko hautapen-prozesuan, eta, ondorioz, galduko dute praktiketako funtzionario izaera.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzen duen izangaiak, baldin hautapen-prozesuan baja ematen ez bazaio gaitasun psikofisikoa galtzeagatik, praktiketako funtzionarioa izaten segituko du lanpostuaz jabetu arte.

Prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.

Prestakuntza ikastaroan Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarentzat.

8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehen probak 100 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Probak test motako ariketa bat izanen du, II. eranskineko gaiei buruzkoa; bertan, hiru erantzun eskainiko dira galdera bakoitzerako, baina bat bakarra izanen da zuzena. Epaimahaiak ezarriko du probaren iraupena.

Ongi erantzundako galdera bakoitzak puntu bateko puntuazioa izanen du. Gaizki erantzundako galdera bakoitzak 0,50eko balorazio negatiboa izanen du. Bazterturik geldituko da ariketa honetan 50 puntu lortzen ez dituen izangaia.

8.2. Gaitasun fisikoa neurtzeko probetan, ariketa bakoitzak 5-10 puntu bitarteko kalifikazioa izanen du. "Ez gai" joko dira deialdiaren III. eranskinean ezarritako gutxienekoak gainditzen ez dituztenak, eta, ondorioz, bazterturik geldituko dira.

–Uretako trebetasun proba.

–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba.

–Zalutasun ariketa. (Barrow testa).

–Erresistentzia lasterketa (Course Navette-ren testa).

8.3. Proba psikoteknikoa 0 puntutik 50era bitarte kalifikatuko da. Bazterturik geldituko da ariketa honetan 25 puntu lortzen ez dituen izangaia.

8.4. Proba medikoetan izangaiei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie. "Gai" kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

8.5. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez dutenak ere bazterturik geldituko dira oposiziotik. Prestakuntza-ikastaroan Nafarroako Segurtasun Eskolak izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio-epaimahaiarentzat.

8.6. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, izangaiak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira.

9.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Kalifikazio-epaimahaiak, izangaiek prestakuntza-ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso ondotik, horiek espedientean jasoko ditu, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizioan ateratako puntuazio osoaren arabera), eta Alkatetzari igorriko dio oposizioa gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Izendapena.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, Udaleko tokiko funtzionario izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Jabetza hartzea.

Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz. Udaltzain lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu, eta hartan alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana bada; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea ala Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea aukeratzen ahalko du.

11.–Datu pertsonalak babestea.

–Datuen babesa. Lodosako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

–Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

–Datuak zenbat denboraz gordeko diren: aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

–Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, jo beharko duzu erregistro orokorrera (Kale Zabala 1, Lodosa), edo egoitza elektronikora (www.lodosa.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka eta oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen tokiko organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ONARTUA IZATEKO ESKABIDE-ORRIA

IZEN-DEITURAK: ....................................................................................................................................

Nortasun-agiri nazionala (NAN): ..............................................................................................................

JAIOTEGUNA: .......................................................................................................................................

NAZIONALITATEA: .................................................................................................................................

EGUNGO HELBIDEA: .............................................................................................................................

POSTA KODEA: ..................................................................................................................................

HERRIA: ..........................................................................................................................................

TEL. MUGIKORRA: .................................................................................................................................

HELBIDE ELEKTRONIKOA: ...................................................................................................................

AZALTZEN DUT:

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

–Ez naizela izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua diziplinazko espediente baten bidez, eta ez nagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoak betetzeko.

–Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea udaltzain-agenteen bi lanpostu betetzeko deialdian, Lodosako Udalaren zerbitzura jarduteko, honako txanda honetan: ...................... Deialdia argitaratu zen ..................... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2024ko ........................................................(e)(a)n.

Lodosan, 2024ko ......................................................aren ...................(e)(a)n

(Sinadura)

II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA

1.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. XI. titulua: Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barnean: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa, I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barnean: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea, 1. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun indar eta kidegoak. II. titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. titulua: Autonomia erkidegoetako poliziak. IV. titulua: Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetan hirugarrena.

5–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautaketa. II. kapitulua. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. III. kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. kapitulua. Administrazio egoerak.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: Atariko titulua: Zigor bermeak eta zigor legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. titulua: Delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. titulua. Zigorrak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. VII. titulua. Poliziaren arreta eta babes eraginkorra.

8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: II. liburua: I. titulua: Salaketa, III. titulua: Polizia judiziala, VI. titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: Toki itxian sartu eta hori miatzea. IV. liburua: Prozedura bereziak, II. titulua: Prozedura laburtua, II. kapitulua: Polizia judizialaren eta Fiskaltzaren jarduketak. III. titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: Xedapen orokorrak, II. kapitulua: Dokumentazio eta identifikazio pertsonala, III. kapitulua: Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak, eta V. kapitulua: Zehapen araubidea.

13.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

14.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

15.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onesten duena, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna –zeina onetsi baitzen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez–.

16.–Lodosako Udalaren erregelamenduak eta udal ordenantzak.

–Lodosako Udalaren ordenantza, arautzen duena nola izapidetu hirigintzako lizentziak eta erantzukizunpeko adierazpena behar duten egintzak (2022ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 12koa).

–Lodosako Udalaren ordenantza, arautzen duena terrazak eta beladoreak eremu publikoan paratzea (2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 29koa).

17.–Etika eta deontologia poliziala:

–Jokabide kodea, legea betearazi behar duten funtzionarioentzat (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak emana).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak emana, poliziaren gaineko deklarazioa egiten duena.

18.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena. Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio eremua.

19.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituena.

20.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

21.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onetsi eta enpresen eta lokalen erregistroak arautzen dituena.

22.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

23.–94/2022 Foru Dekretua, urriaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

24.–Lodosako geografia eta historia.

25.–Lodosako kale-izendegia.

26.–Lodosako udal-mugarteko toponimia eta kartografia.

27.–Gaztelaniaren oinarrizko ortografia.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak ere baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

III. ERANSKINA.–BIGARREN PROBARI (GAITASUN FISIKOA) DAGOZKION ARIKETAK

1.–Uretako trebetasun proba. 50 metro estilo librean.

–Azalpena: joan-etorria egin behar da igerian, estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 42 segundo gizonentzat eta 48 segundo emakumeentzat.

Ezin izanen da erabili urpeko betaurrekorik, ez eta urpean ibiltzeko beste tresnarik ere, baina bai igeriketa-betaurrekoak.

Ibilbidea hasiko da epaile kronometratzaileak seinale hau ematean: "a sus puestos" (zuen postuetara) esan eta txilibitu-soinua jo.

–Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia uretan murgildu eta 50 metro igerian eginen ditu, hasieran ur azalean eta gero urpean, ahalik eta denbora laburrenean.

Saio bakarra eginen da.

Saioa baliogabetzat joko da, eta izangaia baztertuko da, baldin eta izangaiak:

  • Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak edo ertza euskarritzat edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.
  • Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.
  • Kalez aldatzen bada.
  • Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.
  • Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

–Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

NOTA

42"tik gora

48"tik gora

Ez gai

41"9tik 41"era bitarte

47"9tik 47"ra bitarte

5,0

40"9tik 40"ra bitarte

46"9tik 46"ra bitarte

5,5

39"9tik 39"ra bitarte

45"9tik 45"ra bitarte

6,0

38"9tik 38"ra bitarte

44"9tik 44"ra bitarte

6,5

37"9tik 37"ra bitarte

43"9tik 43"ra bitarte

7,0

36"9tik 36"ra bitarte

42"9tik 42"ra bitarte

7,5

35"9tik 35"ra bitarte

41"9tik 41"ra bitarte

8,0

34"9tik 34"ra bitarte

40"9tik 40"ra bitarte

8,5

33"9tik 33"ra bitarte

39"9tik 39"ra bitarte

9,0

32"9tik 32"ra bitarte

38"9tik 38"ra bitarte

9,5

31"9tik 31"ra bitarte

37"9tik 37"ra bitarte

10,0

2.–Bankuko press-a, edo pisua jasotzeko proba, 35 kg gizonentzat eta 25 kg emakumeentzat.

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 edo 25 kiloko pisua goratu behar du 60 segundoan ahal duen aldi gehienetan. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Proba hau egiteko saio bakarra izanen dute izangaiek.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du.

Oinak lehenbiziko goratzean nola dauden, horrelaxe mantenduko dira ariketa osoan, aldatu gabe.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Honelakoetan, ariketa bukatutzat emanen da:

  • Izangaiak, ukondoak flexionaturik dauzkala, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

NOTA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

20 eta 25 artean

5,0

36 eta 41 artean

26 eta 31 artean

5,5

42 eta 46 artean

32 eta 36 artean

6,0

47 eta 50 artean

37 eta 40 artean

6,5

51 eta 54 artean

41 eta 44 artean

7,0

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

7,5

58 eta 60 artean

48 eta 50 artean

8,0

61 eta 62 artean

51 eta 52 artean

8,5

63 eta 64 artean

53 eta 54 artean

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

3.–Zalutasun proba. (Barrow testa).

–Abiapuntuko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

–Egiteko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, lehenik alde batera, eta gero, beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saio egin daitezke. Bigarren saioa eginen da, bakar-bakarrik, baldin lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saioa egin baino lehen.

Zirkuituaren eskema:

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 25"8 segundo gizonezkoentzat, eta 27"8 segundo emakumeentzat.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

a) Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

b) Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

c) Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Honako hauek dira kanporatzeko arrazoiak:

a) Ibilbideetako batean (A edo B) bi saio baliogabe egitea.

b) Probarako aurreikusitako gehieneko denbora gainditzea.

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, hamarrenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean. Fotozelula sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

Denbora eta puntuazioak:

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

25"8 baino gehiago

27"8 baino gehiago

Baztertua

25"8 eta 25"2 artean

27"8 eta 27"2 artean

5,0

25"1 eta 24"5 artean

27"1 eta 26"5 artean

5,5

24"4 eta 24"1 artean

26"4 eta 26"1 artean

6,0

24"0 eta 23"6 artean

26"0 eta 25"6 artean

6,5

23"5 eta 23"0 artean

25"5 eta 25"0 artean

7,0

22"9 eta 22"7 artean

24"9 eta 24"7 artean

7,5

22"6 eta 22"5 artean

24"6 eta 24"5 artean

8,0

22"4 eta 22"3 artean

24"4 eta 24"3 artean

8,5

22"2 eta 22"1 artean

24"2 eta 24"1 artean

9,0

22"0 eta 21"9 artean

24"0 eta 23"9 artean

9,5

21"8 edo gutxiago

23"8 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba. (Course Navette-ren testa).

Egiteko modua: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute seinale akustiko batzuen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta denbora gehien irauteko xedearekin. Izangaiek, seinalea entzutearekin batera, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Hortaz, izangai guztiek erritmo berean egin beharko dute lasterketa, eta ez da onartuko inork ere ez lasterketaren erritmoa gainditzea. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuz eta marra zapalduz. Soinua tarte erregularren arabera emanen da. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarrago eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada, metro bateko tartea gainditurik, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Izangai bakoitzaren proba bukatuko da une honetan (eta ordura arte egin dituen tarteak kontatutako dira):

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ez bukatzea ibilbide oso bat, horren muturreko marra zapaldurik.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroen marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra edo harago zapaltzera, seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun metroaren barrenean egonda, izangaiak ez badu lortzen marra zapaltzea seinale akustikoak jo baino lehen, abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat joko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

TARTEAK (GIZONAK)

TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12,0

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko ikusmen zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikuseremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikuseremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsirik eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzumen sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala izatea entzumen-zolitasunean.

–Orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

3.–Mintzamena.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazteko modukoak.

4.–Aparatu muskuloeskeletikoa.

–Giltzaduraren baten ankilosia edo galera anatomikoa, eragin funtzionalaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eragin funtzionalaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bat-egiteak eta ornoarteko diskoaren nahasmenduak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eragin funtzionalaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (eragin funtzionalaren arabera).

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Abdomeneko paretako herniak, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoak.

–Uzki-esfinterreko ihesa.

6.–Zirkulazio-aparatua.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: eszitazio aurreko sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako blokeo aurikulobentrikularra, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Hipertentsio arteriala (TASa > 140 eta TADa > 90).

–Hipotentsioa (TASa < 90 eta TADa < 45).

–Gutxiegitasun benoso eta linfatikoa.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, buxadurazko arnas eritasun kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatuak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien gaitz iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularraren bestelako nahasmenduak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentraleko lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, eragin funtzionalaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoko eritasunak, eragin funtzionalaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimenaren estereotipiak, loaren nahasmenduak), eragin funtzionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, salbu eta prozesu automugatuak eta itzulgarriak.

–Substantzia psikotropikoen eta alkoholaren kontsumoaren ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

–Gogo-aldartearen nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-nahasmendu errepikatuak, depresio-nahasmendu larria, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, baldin eragin kliniko nabarmena badute.

–Nortasunaren nahasmenduak eta bulkaden kontrolari loturikoak, gizarte harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Aparatu genitourinarioa.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako eritasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berak dituen eskakizun operatiboek larriagotzen ahal dituztenak.

–Hipotalamo-hipofisi ardatzaren nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrun gaineko guruinetako bestelako nahasmenduak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta larruazaleko prozesu kronikoak, baldin eta, haien hedadura, eragin funtzionala eta kokapena direla kausa, polizia eginkizunetan aritzeko gaitasuna gutxitzen badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Aplasia medularra, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemiak anemiarekin.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitzak eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo eritropoietina erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Ohar orokorrak.

–Patologia baztertzaileak ebaluazio mahaiak baloratuko ditu eragin funtzionalaren arabera eta polizia lanetan aritzeari begira eginen den pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Eragin funtzionala duten bestelako gaitzak, zeinahi aparatu edo sistematakoak, ebaluazio mahaiaren iritziz polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

–Betiere, osasun-azterketan, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen eritasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinaren indarreko idazketaren arabera (beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko), eta, era berean, ez da kontsumitu behar ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duen medikamenturik edo bestelako substantziarik, edo nabarmen eragin diezaiokeenik udaltzain lanpostuaren zereginak gauzatzeko gaitasunari.

V. ERANSKINA.–BALDINTZA FISIKOAK BETETZEARI BURUZKO ADIERAZPENA

Izen-deiturak ................................................................................................................................. (NAN: ...........................................,): adierazten dut behar diren baldintza fisikoak eta osasun-baldintzak betetzen ditudala proba fisikoak egiteko 2024ko ...........................................aren ..................(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen honako deialdi honetan (II. eranskineko probak): Lodosako udaltzainen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Hala adierazten dut, izangai gisa, aipatu deialdiaren 7.2 apartatuan ezarritakoarekin bat.

Lodosan, 2024ko .....................................................aren .................(e)(a)n

Sinatua:

Iragarkiaren kodea: L2410755