156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

70/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "El Cierzo IV eguzki-instalazio fotovoltaikoa", 47,73 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegitura, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteetan.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 28/2024 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua eraikitzeko administrazio-baimena eman zen eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen (1. fasea). Halaber, EDP Renovables España SLri onuradun izaera aitortu zitzaion.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Castejongo eta Tuterako alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen, Castejongo eta Tuterako udaletxeetan, 2024ko irailaren 10ean eta 11n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea EDP Renovables España SL enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Castejongo eta Tuterako udaletxeetako iragarki-tauletan argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 31n.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2408940