156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Murchanteko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01972.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101972 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa:

"Murchanteko 6316 zenbakiko erregistro-finka (70. liburua, 2443. liburukia, 52. folioa), honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:

Hiri finka.–Murchanteko Soladrero kaleko zortzigarren zenbakian dagoen etxea. Beheko solairua eta gorago dagoen beste solairu bat dituena, estali gabeko eskortarekin. Ehun eta berrogeita sei metro eta berrogeita hamar dezimetro koadroko azalera du guztira; horietatik hirurogeita lau metro eta berrogeita hamar dezimetro zati estaliari dagozkio, eta gainerako laurogeita bi metroak estali gabeko eskortari. Etxea A motako etxebizitza da. Beheko solairuan atondoa, egongela-sukaldea, despentsa eta garajea ditu, eta hiru logela eta bainugela goiko solairuan. Etxebizitza horren azalera eraikia ehun eta hamasei metro eta hamabost dezimetrokoa da, eta azalera erabilgarria hirurogeita bederatzi metro eta laurogeita zazpi dezimetrokoa, guztiak karratuak. Mugak: aurrealdean, haren helbideko kalea; sartu eta eskuinean, Julio Ullate; ezkerraldean, José Ortega; gibelean, Saturnino Magaña".

IDUFIR: 31018000504886.

Katastroa:

Murchanten, 1520. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpiarea, 1-3 hiri unitateak.

Etxebizitza eta nekazaritza-biltegia, Soladrero kaleko zortzigarren zenbakia, behea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001562223RQ.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2411315