2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Etxebizitza baten kalifikazio juridikoaren aldaketa, haren erabilera lagatzeko SOS Racismo elkarteari (Gipuzkoa etorbidea 32, 1. solairua). Behin betiko onespena
Gipuzkoa etorbidea 32, 1. A helbidean dagoen udalaren lokalaren kalifikazioa juridikoa aldatzeko hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, baita udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan ere, eta ez da aurkeztu haren aurkazko alegaziorik. Hortaz, Berriozarko Udalak 2024ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du aipatutako espedientea; desafektazioaren bidez jabari publikoko izatetik ondare-ondasuna izatera pasatu da, ondoren SOS Racismo elkarteari haren erabilera lagatzeko bi urtez.
Berriozarren, 2024ko uztailaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2410958