2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, obrak egiteagatik, sareak berritzeko, honako kale hauetan: San Martín, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez). Behin betiko onespena
Cintruenigoko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko espediente bat, sareak berritzeko obrak direla eta, Cintruenigoko (Nafarroa) kale hauetan: San Martín, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez).
Erabakia eta espedientea jendaurrean egon dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia jarrita toki-erakunde honen iragarki-taulan eta 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ean, eta jendaurreko epea iragan zen alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta erabakiaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.
Cintruenigon, 2024ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
ERABAKIA
Cintruenigoko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
"Jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5.1.b) eta 6. artikuluei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), udal ogasunaren baliabidea dira kontribuzio bereziak.
Udal honek zoladura jarriko du eta hornidura eta saneamendu sareak berrituko ditu Cintruenigoko (Nafarroa) kale hauetan: San Martín, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez).
Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia hartzea, aurre egiteko obra horien kostuari, gero zehaztuko den proportzioan. Hasiera bateko kalkuluaren arabera 948.117,98 euro izanen dira (BEZa barne), kontribuzio bereziak ezarriko direlako, sareen berritze lanak finantzatzeko soilik, herrian egin den moduan obren aurreko fase guztietan, zoladurari eta sareei dagozkien lanak egitean.
Obra hori finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 500.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalari, sareen obretarako. Beste aldetik, Udalak 164.549,40 euroko BEZa berreskuratuko du. Beraz, Udalak finantzatu beharreko zenbatekoa 283.568,58 euro da. Kontribuzio berezien zerga-oinarria izanen da, gehienez, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezartzeagatik edo handitzeagatik toki-erakundeak jasaten duen kostuaren %90. Hori dena, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.1 artikuluari.
Udal honek Kontribuzio bereziak ordainarazteko ordenantza onetsi zuen: hasiera batez, 1984ko martxoaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta behin betiko, 1984ko apirilaren 16koan. Horren iragarkia argitaratu zen 1984ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean.
Hauxe ezartzen du Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 109. artikuluak: kontribuzio berezien zergapeko egintza da subjektu pasiboak onura bat lortzea edo bere ondasunen balio gehitze bat lortzea, kasuan kasuko toki-erakundeek obra publikoak egitearen ondorioz, edo tokiko zerbitzu publikoak ezartzearen edo handitzearen ondorioz.
Ikusirik Udaleko arkitektoak 2024ko martxoaren 21ean emandako txostena, bertan adierazi baita obrak egitearen ondoriozko zergadunen onura berezia.
Kontuan harturik Udalaren Kontu-hartzailetzak egindako txostena, 2024ko apirilaren 12koa.
Aintzat hartuta ezen Cintruenigoko Udalak, 2023ko irailaren 4an egindako osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoarekin, erabaki zuela onestea honako inbertsio honen proiektu teknikoa: "Zoladura jartzea eta sareak berritzea Cintruenigoko (Nafarroa) kale hauetan: San Martin, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez)".
Ikusirik aipatutako aginduak eta haiekin bat heldu direnak, bai martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legekoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bai udal ordenantzakoak.
Aintzat harturik Ekonomia eta Ogasun Batzordearen 2024ko apirilaren 26ko irizpena,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, obrak egiteagatik, sareak berritzeko, honako kale hauetan: San Martín, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroako etorbidea (partez).
Bigarrena.–Aipatu tributuaren ordainketa agintzen duen espedientea irekitzea, banaketa oinarri hauei jarraikiz:
a) Obren guztirako kostua 948.117,98 euro izanen da (BEZa barne), eta Udalak, obrak finantzatzeko, bere gain hartutako zenbatekoa (jasandako kostua) 283.568,58 euro izanen da.
b) Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa behin-behinean finkatzea: 148.616,99 euro, hau da, Cintruenigoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %52,41i dagokiona.
c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da behin aipatutako obrak bukatuta, obren benetako kostua jakinik, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluari: "Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko".
d) Honako banaketa modulu hauek batera aplikatzea: fatxadaren metro linealak (%60ko haztapenarekin) eta lurzatiaren azalera (%40ko haztapenarekin).
Hirugarrena.–Aurreko puntuan xedatutakoaren ondorioetarako, zergadunen behin-behineko zerrenda onestea, bai eta banako kuotak ere, zeinak kalkulatu baitira modulu aplikagarria aplikatuz jasanaraztekoa den obra kostuari, jarraikiz espedientean jaso den Kontu-hartzailetzaren txostenari.
Laugarrena.–Erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunean, iragarkia jarrita Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak edo erreklamazioak.
Ukitutako jabe edo titularrek eratzen ahalko dute zergadunen administrazio elkartea, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluei.
Ezartzea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikotzat joko direla hasierako erabakiak, kontribuzio bereziak ezartzeari buruzkoak eta horiek ordaintzeko agindu zehatzari buruzkoak, beste erabaki bat hartu beharrik gabe, eta orduan erabakia eta behin betiko testua argitaratuko dira Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako moduan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako moduan. Ezagutzen diren subjektu pasiboei banaka jakinaraziko zaizkie dagozkien kuotak; bestela, ediktu bidez jakinaraziko dira."
Iragarkiaren kodea: L2410939