156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Urbanizazio-proiektua UE1 unitatean, UE2 unitatearen zati batean eta Iturzar kaleko tarte batean. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2024ko uztailaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leozko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearen proiektua. Leozko Udalak sustatutako proiektu hori lurzoru urbanizaezina aldatzean datza, planta eoliko eta fotovoltaikoen instalazioa mugatzeko. Era berean, onetsi zen hilabete batez jartzea jendaurrean, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta udal honetako iragarki-taulan, eta jakinaraztea Leozko, Iratxetako eta Olletako kontzejuei eta ukitutako jabeei.

Espedientea udal-idazkaritzan aztertzen ahalko da, eta, hala badagokio, egoki iritzitako alegazioak egiten ahalko dira.

Iratxetan (Leotz), 2024ko uztailaren 15ean.–Alkateordea, Celia Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2410941