156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Ondasun higigarriaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurrean jartzea

Milagroko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea ibilgailu honen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea: Nissan markakoa, X-TRAIL modeloa, JN1TENT30U0318070 bastidore zenbakia eta 1938-FFW matrikula zenbakia dituena. Erabili ezineko efektua deklaratuko da, ondoren suntsitzeko.

Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz eta udal honetako iragarki-taulan jarrita.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2410441