156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, BEBPBko CH2 unitaterako eta 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietarako
hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 21ean hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea hiri-jarduketarako plan berezi bat, eragiten diena BEBPB CH 2 unitateari eta katastroko 3. poligonoko 171. eta 172 lurzatiei (Udalaren hirigintza planekoak), Udalak enkargatutako eta Loperena Portillo Arquitectos SLek idatzitako agiriaren arabera; udalaren erregistroan aurkeztu zen 2024ko apirilaren 15ean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da egoitza elektronikoaren taulan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2410905