156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 874. eta 875. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatearen 2024ko uztailaren 10eko 86. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 874. eta 875. lurzatietan, Villatuertako arau subsidiarioen AR-1 sektorearen eremuan baitaude. Jorge Iriberri Romerok eta Patricia Gorricho Aramendíak sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2024ko uztailaren 11n.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2410886