2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Erabakia, tokiko merkataritza-sozietate batek zuzenean kudea ditzan eguneko zentroa ezartzetik eratorri diren gizarte-zerbitzuak. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak ez du alegaziorik jaso honako erabaki honen hasierako onespenaren aurka: erabakia, tokiko merkataritza-sozietate batek zuzenean kudea ditzan eguneko zentroa ezartzetik eratorri diren gizarte-zerbitzuak (2024ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean). Horrenbestez, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onesteko erabakia hartu du. Hona hemen erabakia:
1. Hasiera batez onestea justifikazio-memoria eta dokumentazio osagarria, justifikatzeko gizarte-zerbitzuak zuzenean kudeatzea tokiko merkataritza-sozietate baten bidez. Izan ere, gizarte-zerbitzu horiek etorri dira Esteribarren eguneko zentro bat ezartzearen ondorioz.
2. Onestea, lehenengo puntuaren ondorioz, gizarte-zerbitzuak kudeatzeko modua. Horrela, Esteribarren eguneko zentro bat ezartzetik eratorritako gizarte-zerbitzuak tokiko merkataritza-sozietate baten bidez kudeatuko dira.
3. Ahalmena ematea Guillermo Larrayoz Otazu Esteribarko Udaleko alkate udalburuari, edo legez hura ordezten duenari, behar diren dokumentu guztiak sina ditzan, aurretik erabakitako guztia betearazteko.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Esteribarren, 2024ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2410446