1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
64/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira proiektu honetan: "Montes de Cierzo I haize-parkea berrindartzea", Tuterako udal-mugartean.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 35/2024 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman eta onura publikoa zehazki deklaratzen da "Montes del Cierzo I haize-parkea berrindartzea" izeneko proiekturako, Tuterako udal-mugartean.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tuterako udaletxean, 2024ko irailaren 5ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Eólica Montes de Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2408438