2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Behin betiko likidazio-kontua, PA eta PB unitateena, Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 24an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 24-JUN-24 (8/UV).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko martxoaren 25ean onetsi zuen agiri bat (5/UV), zeinak biltzen baitzuen behin betiko likidazio-kontua, PA eta PB unitateena, Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean, eta bukatu da jendaurrean egoteko epea. Ikusirik zer alegazio aurkeztu dituen Avanco Sociedad Anónima de Gestión Inmobiliariak (2024ko apirilaren 23an), Nafarroako Gobernuaren Ondare Zerbitzuak (2024ko apirilaren 30ean) eta Construcciones Tellechea SAk (2024ko maiatzaren 15ean), eta jarraikiz alegazioen txostenari (2024ko ekainaren 13koa),
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea alegazioen txostena (2024ko ekainaren 13koa), eta, horrenbestez, alegazioak ezestea.
2. Behin betiko onestea behin betiko likidazio-kontua, PA eta PB unitateena, Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean. Kontua 60.442.325,83 eurokoa da PA unitatean, eta 7.687.353,84 eurokoa PB unitatean.
3. Jabeei ohartaraztea eskatu behar dutela diru-sarrerak itzultzea, honako honetatik: behin betiko likidazio-kontua, PA eta PB unitateena, Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorean. Horretarako, erabili beharko dute 11.2 eranskineko eredua (11.2 eredua: "Eredua, eskatzeko kuotak itzul daitezela, oinarri harturik bukaerako kontuaren behin betiko likidazioa"). Horrekin batera, bankuko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute.
4. Erabaki hau jakinaraztea alegatzaileei, eta, erabakiarekin batera, igortzea alegazioen txostenaren kopia bat (erabaki honen 1. puntuan onetsitako txostena).
5. Erabaki hau igortzea Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorreko Ogasun Zuzendaritzari eta Hirigintzako Gerentziako Zerbitzu Ekonomikoari.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2410377