156. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Desafektazioa, 11. poligonoko 855., 843., 806. eta 809. lurzatiena, 12. poligonoko 351. lurzatiarena, 10. poligonoko 1371. lurzatiarena eta 11. poligonoko 843. eta 795. lurzatiena. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2024ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea lurzati batzuen desafektazioa (11. poligonoko 855., 843., 806. eta 809. lurzatiak eta 12. poligonoko 351. lurzatia) horien erabilera lagatzeko; zehazki, 175.055 metro karratu desafektatuko dira. Orobat, erabaki zuen karga ezartzea 1495,75 metroko azalera bati, dagoena honako lurzati hauetan: 10. poligonoko 1371. lurzatian, 11. poligonoko 843. eta 795. lurzatietan eta 12. poligonoko 351. lurzatian.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio edo kexak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Ablitasen, 2024ko uztailaren 12an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2410901