1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
68/2024 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, okupatu aurreko aktak egiten dituena Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udalerrietan goi-tentsioko instalazio elektrikoa instalatzeko proiektuari dagokionez.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak martxoaren 19an emandako 27/2024 Ebazpenaren bidez, proiektu bat onetsi zen goi-tentsioko instalazio elektriko bat instalatzeko Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udalerrietan; horrekin batera, baimena eman eta onura publikoa aitortu zitzaion.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea aipatu proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrei eta Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako alkateei, edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udaletxeetan, 2024ko irailaren 16an, 17an, 18an, 19an eta 20an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Red Eléctrica de España SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkaritan eta Tebas-Muru Artederreta, Untzue, Biurrun-Olkotz, Barasoain, Añorbe, Artaxoa, Mendigorria, Zirauki, Villatuerta eta Oteitzako udaletako iragarki-tauletan ere.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 31n.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2408939