1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1E/2024 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, zeinaren bidez Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuari eskuordetzen baitzaio euskararen titulu eta ezagutza-mailen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena.
Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoetan Euskara Garatzeko Zerbitzuari dagokio euskararen ezagutza egiaztatzeko eginkizuna, bai eta Egiaztagirien Erregistroa mantentzea ere.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak egiteko eskumena.
Ziurtagiri-eskaeren kopurua handia denez eta berehala egin behar direnez une jakin batzuetan, komeni da Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuak berak betetzea fede publikoa emateko eta euskararen titulu eta ezagutza-mailei buruzko ziurtagiriak egiteko eskumenak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, 11. artikuluan, xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dutela esleituak dituzten eskumenen erabilera eskuordetzea kasuan kasuko administrazioko maila bereko edo baxuagoko beste organo batzuei, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere. Lotura hierarkikorik gabeko organoak badira, beharrezkoa izanen da goragoko organo hierarkiko komunak aldez aurretik horretarako onespena ematea.
Espedientean jasota dago Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eskuordetzeari emandako onespena.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuari eskuordetzea euskararen titulu akademikoen eta ezagutza-mailen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena.
2. Ebazpen hau igortzea Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Kudeaketa-zuzendaritzara eta Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 28an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Cristina Arcaya Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F2410387