129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

45/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen hezkuntza-ebaluazioaren esparru orokorra.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1161/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko Biologia Sintetikoa-CNTA Katedrari lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez.

1169/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: “ERASMUS+ 2021-1-ES01-KA220-HED-000027570 NEMOS”.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako foruzain-agente lehenen berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 289/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuetan deitutako espezialitateetan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 289/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuetan deitutako espezialitateetan.

EPATZE DEIA 207/2022 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren kontrakoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, deialdi honetako oposizio-lehiaketako oposizioaldiaren behin betiko emaitzen aurka. Deialdia, batetik, Osasun Departamentuaren erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdia osasuneko kontseilariak irailaren 10ean emandako 195E/2021 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

32/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Burlatako 8 jabeen erkidegotarako, Hilarión Eslava etxebizitza-multzoan (esp.: PIG 46).

33/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Antsoaingo 6 jabeen erkidegotarako (esp.: PIG 47).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 17ko 65/2022 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onesten dira aparteko laguntzetarako deialdia eta oinarri arautzaileak Nafarroan 2021eko abenduan izan ziren ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek kaltetu zituzten eta toki erakundeen titulartasunekoak diren laborantza azpiegiturak konpontzeko.

213/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, PROA+ programako deialdia ebazten duena. Deialdi horren xedea da hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako programa hori garatzea 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten diru publikoz finantzatutako ikastetxeetan.

6879E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 25eko 2711/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, nekazaritzaren sektorean kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak arautzen dira.

382/2022 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira 2022an abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen aparteko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 630801.

110E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira abeltzaintzako toki azpiegiturak sortzeko eta hobetzeko laguntzen 2022ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 630827.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

272/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Auritz Bidean izeneko elkartea desegitea onesten duena.

1.7. BESTELAKOAK

69/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Horren bidez xedatzen da argitara dadila Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko maiatzaren 20an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioa egiteko.

50E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Abian Media SLk Nafarroan dituen bederatzi FM irrati-emisoren merkataritza-marka aldatzeko erregistro-idazpenak baimentzen dituena.

186/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, oinarriak onesten dituena 2022-2023 ikasturtean eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzeko, ikasleak eskolatuak daudenean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan.

187/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2022-2023 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, hain zuzen, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako.

192/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Zubiarte euskaltegi publikoaren 2022-2023 ikasturteko eskola egutegia prestatzeko, helduentzako euskararen irakaskuntza ez-arautuei dagokienez.

148E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita hondakinen transferentziagune baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera. Transferentziagune hori, zeina hondakinetatik abiaturik erregaiak egiteko instalazioa ere baden, Lizarrako udal-mugartean dago, eta haren titularra Chipala Medioambiente SL da.

164E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Gestel Teleservice 2000 SLk eskatuta hasitako espediente baten iraungipena deklaratzen duena, hain zuzen, proiektu honi dagokiona: Bertizaranako 6. poligonoko 204. lurzatian (Legasa), Santa Lokalia baselizaren ondoan, emititzeko azpiegitura jartzea 17 metroko altuera izanen duen dorre batean, Bertizaranako hiru kontzejuei Interneten sartzeko banda zabaleko konexioa emateko.

169E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Lakuntzako udal-mugartean galvanizatuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten aldaketa nabarmena baimentzen duena. Instalazioaren titularra Galvanizados Lacunza SAL da.

170E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Lizarrako udal-mugartean dagoen hondakinen transferentziagune baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera onartzen duena. Transferentziagune horrek, zeina hondakinetatik abiaturik erregaiak egiteko instalazioa ere baden, Chipala Medioambiente SL du titular.

INFORMAZIO PUBLIKOA: Erriberriko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzeko adierazpena (SAT10712-2 espedientea).

JENDAURREKO HIRUGARREN ALDIA: “El Oliado” haize-parkea, Sesma, Mendabia eta Lodosako udal-mugarteetan (1162-CE espedientea).

INFORMAZIO PUBLIKOA: autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa, soberakinik gabekoa, eta “Congelados de Navarra I” deritzona (5294-CE espedientea). Congelados de Navarra SAUk sustatu du, Valtierrako udal-mugartean.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

ITURMENDI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako aritzeko bi izangai zerrenda osatzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Behin betiko onespena

CAPARROSO

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ronda kaleko obrak
UE-R4 unitatea urbanizatzeko proiektuari gainjartzeari buruz.
Behin betiko onespena

EULATE

Aldaketa, 1. poligonoko 358. lurzatian eta 357. lurzatiko hegoaldean. Hasierako onespena

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Jabetzari buruzko ikerketa eta berreskuratzea, Iheltzeko
2. poligonoko 34. lurzatian. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko
4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 lurzatietan. Hasierako onespena

OLORITZ

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Etxagueko Kontzejuaren kudeaketa-esleipena onartzea,
“Ekarbe borda lehengoratzea” proiekturako

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Alde Zaharreko eta Lehenengo eta Bigarren zabalguneetako eraikinak osorik berritzeko dirulaguntzak emateko 2022. urtean. Laburpena

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa), 5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Hasierako onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa Udaleko kale izendegian. Hasierako onespena

UHARTE ARAKIL

Arau subsidiarioen aldaketa xehakatua, lehentasunezko birgaitze-eremu bat mugatzeko. Hasierako onespena

URROZ

Ermitaren titulartasuna aztertzeko espedientea abian

EGUESIBAR

Deialdia, eskola jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko 2022-2023 ikasturterako. Laburpena

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1625. eta 1626. lurzatietan. Hasierako onespena

ZUÑIGA

Udal ordenantza, hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-A-89

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2011-P-174

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-9

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04349 JV/da espedientea

Jendaurreko informazioa. Espedientea: A/31/04274 (JV/oc)

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

CASTEJÓN

Periodo de pago voluntario del primer cuatrimestre de agua de 2022

VIANA

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes

Baja de oficio en el padrón municipal de habitantes