129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. Espedientea: A/31/04274 (JV/oc)

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Ignacio Ayestarán Andueza.

Helbidea: Auzoberri auzoa, Gardelsoro baserria, 1 - 31770 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,00076 l/s-koa.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura biltzeko, 0,50 x 0,50 x 0,50 m-ko obra-kutxatila bat eginen da. Kutxatila horretatik dentsitate handiko polietilenozko hodi bat ateratzen da, hazbete batekoa, eta zanga batean barna 3.000 litroko poliesterreko ur biltegi batera doa (150 metro), sarrerako emaria mugatzeko buia bat duena. Biltegitik ¾ hazbeteko hodi bat aterako da, 65 m bat metrokoa, landaketara arte. Edukiontzia biltegia baino lehentxeago jarriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko maiatzaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2207772