129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-A-89

Valdelobos, Remontival eta Arieta Ureztatzaileen Elkartea Ega ibaiaren ur-kontzesio baten titularra da, ureztatzeko erabilera duena, zeina arroko Ur Erregistroan inskribaturik baitago (A atala, 34. liburukia, 109. orrialdea), eta kontzesio hori honela aldatzeko eskatu du:

Ezaugarriak:

Xedea: Kontzesioaren aldaketa (azalera handitzea, emaria eta bolumena handitu gabe).

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, H30, X: 577408, Y: 4725938.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua): 15,5 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 110.615,50 m³.

Udalerria: Lizarra (Nafarroa).

Aldaketa honetan datza: ureztatzeko azalera birbanatzea eta 0,9418 ha handitzea, esleitutako ur emaria eta bolumena aldatu gabe. Ureztatzeko azaleran 37., 80., 114., 115., 219., 222., 289. eta 406. lurzatien zati bana sartuko litzateke (9.888,64 m²), eta 108. eta 425. lurzatien zati bana aterako lirateke (470,40 m²). Lurzati horiek guztiak Lizarrako (Nafarroa) 2. poligonokoak dira. Ureztatzeko azalera, guztira, 21,42 ha-koa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre jasotzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2207615