129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04349 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Gobernua)

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: BIDASOA-1/0100.

Tokia: Bereauko zubia.

Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi eta Etxalar (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lesaka eta Etxalar arteko Bereau zubia zaharberritzeko obretan hegalak konponduko dira, estribuak eta pilareak aztertuko dira eta zimenduak hondatuak dituztenak berriz oinarrituko dira. Hormigoizko hegal-plataformak kenduko dira eta galtzada-harrizko zoladura jarriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko edo Lesakako herriko etxeetan edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko maiatzaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2207768