1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
INFORMAZIO PUBLIKOA: Erriberriko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa duela zehazki deklaratzeko adierazpena (SAT10712-2 espedientea).
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da ed Eléctrica de España SAren eskaera, goi tentsioko ondoko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa:
–Instalazioaren kokalekua: Erriberriko udal-mugartea.
–Xedea: ekoizpen-instalazioetan sortutako energia elektrikoa garraio-sarera ebakuatzen laguntzea.
–Ezaugarri nagusiak: “Erriberri 220 kV” azpiestazioa handitzea, irteera-posizio berria paratuta.
–Aurrekontua: 1.342.444 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat-10712-2
Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.
Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
“ERRIBERRI 220 KV” AZPIESTAZIOA HANDITZEA, IRTEERA-POSIZIO BERRIA PARATUTA, ERRIBERRIKO UDAL-MUGARTEAN Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
| JABEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Katastroko erreferentzia | Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Lurzatiaren azalera (m²) | Jabari osoko ukipena, azpiestazioa (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) |
1 | ECHARRI ERASO, CARLOS ANGEL | 310000000002194255MY | Erriberri | 6 | 240 | 197.892,41 | 431 | 457 |
2 | ACCIONA ENERGIA SA | 310000000002197717YS | Erriberri | 6 | 241 | 17.503,71 | 772 | 98 |
Iragarkiaren kodea: F2208646