129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo UE 3.4 unitateko
4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 lurzatietan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, 2022ko ekainaren 17ko 2022-0830 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, ebatzi zuen:

1. Hasiera batez onestea Imarkoaingo UE 3.4 unitateko 4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 lurzatien xehetasun-azterketa, Nerea Marco Osesek eta José Miguel Parrilla Raposok sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, behin iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari; legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da ezin izanen dela behin betikotzat onetsi harik eta agiria 253/2019 Foru Dekretuan adierazitako formatura egokitzen den arte.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Nerea Marco Osesi eta José Miguel Parrilla Raposori, bai eta lurzati mugakideen titularrei ere.

5. Txostena eskatzea Iruñerriko Mankomunitateari (Iruñerriko Zerbitzuak SA).

Noain Elortzibarren, 2022ko ekainaren 20an.–Jarduneko alkatea, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2209096