129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1625. eta 1626. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2022ko ekainaren 16an ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1625. eta 1626. lurzatien xehetasun-azterketa, Guillermo López Torresek eta Ainhoa Berzal Garridok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2022ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2209040