129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Olorizko Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oloritzen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2208976