129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-9

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko apirilaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, Rosa Perez Fernandezi ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Valdeibañez ibaitik –Ebro ibaiaren adarra (901)– ezkerreko bazterretik ura hartzeko, martxotik irailera arte, bi hilabete horiek barne, Vianako udal mugartean (Nafarroa), zehazki, koordenatu hauek dituen puntuan: UTMX: 550622; UTMY: 4708125 (30T proiekzio-eremua; Datum: ETRS89). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztailean) 0,013 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria, berriz, 3 l/s-koa. Ura aipatu udal mugarteko 2. poligonoko 491. lurzatian 0,05 hektareako lursail bat uholde bidez ureztatzeko erabiliko da, betiere ebazpenean ezarritako baldintzak betez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208088