129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Aldaketa, 1. poligonoko 358. lurzatian eta 357. lurzatiko hegoaldean. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2022ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, herritarrek parte hartzeko prozesua bukaturik, hasiera batez onetsi zuen aldatzea determinazio egituratzaile eta xehatuak Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 358. katastro-lurzatiari eta 357. katastro-lurzatiko hegoaldeari dagokienez, hiri-lurzoru finkatugabean, Eulateko herrigunetik iparraldera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Eulaten, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2208980