129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 207/2022 prozedura arruntean, zeina abiarazi baitzen gora jotzeko errekurtso hau administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen kontra: gora jotzeko errekurtsoa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren kontrakoa.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiak, ofizio bidez, 207/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko du. Prozedura Ekhiñe Galbete Jiménez andreak abiarazi zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezestearen kontra eginda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, espezialitate honetako interesdun guztiak epatzen dira: Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Biologia eta Geologia (euskaraz).

Interesdunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzien Salara ager daitezke, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2209178