129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Ermitaren titulartasuna aztertzeko espedientea abian

Urrozko Udalak, 2022ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Urrozko 2. poligonoko 354. lurzatian dagoen ermita aztertzeko espedientea abiatzea. Xedea da horren titulartasuna zehaztea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluari jarraikiz, argiatara ematen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta ohartarazten da hura Udaleko iragarki oholean paratuko dela hamabortz egunean, espedienteak ukituak direnek hilabetea izanen baitute, oholean egoteko epea bururatu eta biharamunetik aitzina, idatziz alegatzeko beren eskubidearen alde egokia iruditzen zaien guztia, alegazioen oinarri diren agiri guztiak erantsiz.

Urrozen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2208973