129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

272/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Auritz Bidean izeneko elkartea desegitea onesten duena.

2022ko maiatzaren 3an, Nafarroako Ostalaritza eta Turismoko Enpresaburuen Elkartearen eskabide orokor bat sartu da Nafarroako Gobernuan, Auritz Bidean elkartea ordezkatuz, non eskatzen baita elkarte horri baja ematea Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan, 2022ko martxoaren 18an egindako batzar orokor berezian desegiteko erabakia hartu baitu.

Horretarako aurkeztutako dokumentazioak erakusten duenez, aipatutako enpresaburuen erakundeak bete egin ditu desegiteko eta likidatzeko tramite guztiak, bere estatutuetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jakinaraztea Auritz Bidean elkarteari erregistroan baja emateko eskaera aurkeztu dela (erregistroan NA/474 inskripzio zenbakia du).

2. Departamentu honen menpe dagoen Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Estatutuen Erregistroan inskripzio hori deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, dagozkion ondorio publikoak izan ditzan.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea interesdunek errekurtsoa jartzen ahal dutela, Iruñeko Lan arloko Epaitegiei zuzendua, lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2207968