129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa Udaleko kale izendegian. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko ekainaren 21ean egin osoko bikuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Udaleko kale-izendegiko aldaketa, zehazki Teobaldo II kaleko atarien zenbakiak aldatzeko. Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren taulan iragarkia jarri ostean; epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko ekainaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2209200