129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Arau subsidiarioen aldaketa xehakatua, lehentasunezko birgaitze-eremu bat mugatzeko. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2022ko ekainaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea Uharte Arakilgo arau subsidiarioetako determinazio xehakatuetan lehentasunezko birgaitze eremu bat mugatzeko.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharte Arakilen, 2022ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209092