129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Etxagueko Kontzejuaren kudeaketa-esleipena onartzea,
“Ekarbe borda lehengoratzea” proiekturako

Olorizko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, berronetsi du Alkatetzaren 2022-0003 Ebazpena. Hona hemen horren edukia:

Ikusirik Etxagueko Kontzejuko buruak 2022ko urtarrilaren 31n aurkezturiko eskaera, Olarizko Udaleko kontzejua baita.

Aintzat harturik espedientea izapidetzeko dagoen lehia epeen aldetik, espediente hori aurkeztu behar baita eragiketen inplementaziorako dirulaguntzak eskatu eta eskuratzeko, Erdialdeko Tokiko Garapen Parte-hartzezkoaren Estrategiekin bat (LEADER), Nafarroako Landa Garapenerako Programaren esparruan.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.k) artikuluak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenak.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Osoki onartzea Etxagueko Kontzejuak eskatu duen kudeaketa-esleipena.

Bigarrena.–Onestea “Ekarbe borda lehengoratzea” proiektua, 2022ko urtarrilekoa, Jesús M. Armendariz Recalde arkitekto tekniko eta eraikuntza ingeniariak idatzia. Borda hori Etxagueko (Oloritz) Kontzejuaren jabetzakoa da.

Hirugarrena.–Eragiketen inplementaziorako dirulaguntza eskatzea, Erdialdeko Tokiko Garapen Parte-hartzezkoaren Estrategiekin bat (LEADER), Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapenerako Programaren esparruan (19.2 azpineurria).

Laugarrena.–Olorizko Udalaren dagokion aurrekontuan, sailkapen organikoko 3. zenbakian (Etxagueko Kontzejua), “3-4590-6190001 Inbertsioa bordetan” aurrekontu-egozpena gaitzea, behar den diru-izendapena egiteko, proiektu honen gastua ordaintzeko. Horretarako, beharrezkoa bada, dagokion aurrekontu-aldaketa eginen da, inbertsio hau finantzatzeko.

Laugarrena.–Ebazpen hau aurkeztea Udalbatzaren hurrengo osoko bilkuran, berronets dadin, eta erakunde eskudunari jakinaraztea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Etxagueko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2208997