129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO HIRUGARREN ALDIA: “El Oliado” haize-parkea, Sesma, Mendabia eta Lodosako udal-mugarteetan (1162-CE espedientea).

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, “El Oliado” 16 MW-eko haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean izan ziren bi aldiz. Prozedura horien iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, bata 2021eko otsailaren 4koan (26. NAO) eta bestea abenduaren 16koan (281. NAO).

Kontuan izanik jaso egin dela, sustatzaileak aurkeztu duelako, aurretiazko prozeduretatik eratorritako dokumentazioa, eta bete dadin maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa, espediente hau jendaurrean izanen da, hirugarrenez:

–Eskatzailea: M. Torres Desarrollos Energéticos SL.

–Xedea: jendaurrean jartzea proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: “El Oliado” haize-parkea, 16 MW-ekoa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak (“El Oliado” 20/66 kV-eko azpiestazioa eta 66 kV-eko linea elektrikoa, “Quel-Renfe-Alcanadre 66 kV” linearekin lotu arte).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), eta hura kontsultatu ahal izanen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, informazioa esteka hauetan eskuratzen ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/oliado-parke-eolikoa-hirugarren-informazioa-espediente-1162-ce

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 13an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2208725