129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, eskola jantokietan jateko dirulaguntza bereziak emateko 2022-2023 ikasturterako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 634830.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/634830).

–Helburua eta xedea.

Dirulaguntza hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea eskola jantokietan jateko laguntza bereziak emateko Eguesibarren bizi diren eta bertan erroldatuta dauden familiei, banakako ebaluazio araubidean, baldin eta haien umeak Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari badira (kontuan hartu gabe ikastetxearen kokalekua), familiako bizitza bateratzen laguntzeko lan egoerarekin eta prestakuntza nahiz osasun egoerarekin.

–Onuradunak.

Eguesibarren erroldatutako pertsonak, baldintzak betetzen badituzte.

–Eskaerak aurkezteko epea.

2022-2023 ikasturterako eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 5etik 16ra izanen da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2209175