129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hiri-jarduketarako plan berezia Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa), 5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak, 2022ko ekainaren 16an eman Alkatetzaren ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldaketa xehatua egiteko Montecillo kaleko 1ean (Marinal kalearen afekzioa), San Adriango Udal Plan Orokorreko 5. sektoreko UT 2.3 unitatean, 3. poligonoko 1185. lurzatian. Horren xedea da San Adriango 5. sektoreko UT 2 unitaterako xedaturik dagoen antolamendua aldatzea. Sustatzaileak Idoia Rodríguez Falces eta Enrique Rodríguez Pérez dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2022ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2208978