129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Ronda kaleko obrak
UE-R4 unitatea urbanizatzeko proiektuari gainjartzeari buruz.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 17ko 227. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, konponbidea emateko obren arteko gainjartzeari; izan ere, Ronda kalea urbanizatzeko udal obrak (NA-5501 zeharbidea) Caparrosoko UER-4 unitatea urbanizatzeko proiektuko obrei gainjartzen zaizkio.

Argitara ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Caparroson, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2208991