169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1928/2026 EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "PID2022-139914OB-I00".

AKATS ZUZENKETA, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 6387E/2026 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baita udaltzain laguntzaileen ikastaroa egiteko eta, ondoren, udaltzain laguntzaileen gaikuntza lortzeko hautaproben deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, erizainen zortzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile-ofizialordeen hamar plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4806E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 2776E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) egiteko 2026ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN kodea: 910223.

1.7. BESTELAKOAK

44/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 4koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Elizondoko Benito Menni ospitalean egoiliarrek jaso beharreko funtsezko gutxieneko arreta-zerbitzuak arautzen dituena.

554/2026 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura gara dadin, 2026-2027 ikasturtean, Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloak egiteko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan.

555/2026 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura gara dadin, 2026-2027 ikasturtean, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzetako erdi-mailako heziketa-zikloak egiteko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Sergio Garcia Lasherasek sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoaren hirigintza-hitzarmenak.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Oposizioa, barne igoera murriztuan bete daitezen D mailako 8 plaza hauek: bideen garbiketako enplegatua (1 plaza), udal eraikinen garbiketako arduraduna (1 plaza), udal eraikinen garbiketako enplegatua (5 plaza) eta ikastetxeko atezaina (1 plaza, %81,18ko lanaldia). Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

GOIZUETA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

LODOSA

Oposizioa, izangaien zerrenda bat eratzeko, aldi baterako kontratuarekin bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (D maila)

TAFALLA

Lekualdatze-lehiaketa, 6 plaza betetzeko honako lanpostu hauetan: administrari-ofiziala, administrari-ofiziala (idazkaria-aktak) eta administrari-ofiziala (kontabilitatea)

Izangaien zerrenda bat eratzea, hautaproben bidez, ari daitezen gazteendako lokaletako monitorearen lanpostuan, aldi baterako kontratuarekin

Oposizioa, betetzeko igeltserotzako 1. mailako ofizialaren (hargina) plaza bat, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoaren araubidean, errelebo-kontratuaren bidez

TUTERA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin Orkestrako eta Abesbatzako Zuzendaritzako eta Musika Hizkuntzako irakaslearen plaza bat

Izangaien bi zerrenda eratzea, mendietako arduradunen lanpostuan aritzeko

Izangaien bi zerrenda eratzea, erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko

EGUESIBAR

Izangaien bi zerrenda eratzea, zerbitzu anitzetako ofizialen lanpostuan aritzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako

EZKURRA, ERATSUN ETA SALDIASKO UDALEN BATASUNA

Oposizio-lehiaketa, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzaileen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Urbanizazio-proiektua, SU-2 sektorean. Hasierako onespena

ARAITZ

Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena

ARAKIL

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

AZAGRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-20 unitatearen esparruan. Hasierako onespena

BAZTAN

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen kirol-jarduerak egiteko 2026an. Laburpena

Xehetasun-azterlana Elizondoko 16. poligonoko 486 lur-zatian. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioetako barne araubidearen erregelamenduan. Behin betiko onespena

Ordenantza fiskala, hobariak arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergan. Behin betiko onespena

Jarduera-lizentzia ematea. Barnealdeak konpartimentatzeko elementuen fabrikazioa

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena

CASTEJÓN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia

EULATE

Erregelamendua, arautzen duena telelanaren modalitateko zerbitzu-ematea. Behin betiko onespena

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

Ordenantza fiskala, arautzen duena tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, zinemarako, publizitaterako eta ikus-entzunezkoetarako filmaketetarako. Behin betiko onespena

Ordenantza, rokodromoaren erabilera eta kudeaketa arautzen dituena.
Behin betiko onespena

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzeko. Behin betiko onespena

Aldaketa, udal ordenantza fiskal honetan: Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

UHARTE

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen, euskarazko kanpamentuetan (D eredua) parte hartzeko. Laburpena

LARRAGOA

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

LESAKA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol zentroa

MORENTIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia handitzea

MURILLO EL FRUTO

2027ko lan-egutegia

OLORITZ

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

ORISOAIN

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia

SAN ADRIÁN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, S-18 sektorean. Behin betiko onespena

SANTAKARA

Udal ordenantza, hiriguneko trafikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ordenantza fiskala, arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak. Hasierako onespena

UNTZUE

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Behin betiko onespena

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, oinezkoentzako kale berria kentzeko UE-ALL-3 unitatean eta AA-ALL-4 eremuan. Hasierako onespena

Sailkapenaren aldaketa, Allozko 6. poligonoko 114. lurzatiko lurzoruaren zati batean. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna handitzea

Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko, eskola-garraiorako eta ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek egin ditzaten jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak, 2026-2027 ikasturtean. Laburpena