2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko abuztuaren 7ko 2026-0062 Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Biurrungo 2. poligonoko 86. lurzatian, Leticia Senra Carreira arkitektoak idatzia.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Biurrun-Olkotzen, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2610999