2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, S-18 sektorean. Behin betiko onespena
Alkatetzaren ekainaren 23ko 277/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen baterako proposamena, Intermalta SAk aurkeztua, eta erabaki zen, orobat, jendaurrean jartzea. Helburua da tresna bat izatea kargak eta onurak ekitatez bana daitezen 1. poligonoko 1132. lurzatiko aldaketa egituratzailetik sortu den birpartzelazio-proiektuan (S-18 sektorea).
Espedientea jendaurrean egon da hogei egun baliodunean, behar zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik (2026ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa), jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko nahitaezko aldian ez da jaso haren aurkako alegaziorik.
Horrenbestez, Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 5eko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi da aipatutako hitzarmena. Aditzera ematen da, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.2 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.
San Adriánen, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2610867