169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

2026ko abuztuaren 7ko alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onartu da:

Deialdia, Goizuetako Udalean sortzen diren beharrizanei aurre egiteko, Administrari Laguntzaile lanpostua, C1 mailako derrigorrezko euskara-ezagutzarekin, aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrenda, hautaproben bidez osatzeko.

Deialdiaren testu osoa udaleko web orrian www.goizueta.eus eta udal bulegoetan (Goizuetako Herriko Plaza 4-1goa) egongo da eskuragarri.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Goizuetan, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2611045