169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Urbanizazio-proiektua, SU-2 sektorean. Hasierako onespena

Alkateordearen 2026ko abuztuaren 13ko 2026/0050 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da urbanizazio-proiektu bat Adiosko SU-2 sektorean, Juan Ansa Retak eta Javier Rípodas Ansak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, dagokion organoak behin betiko onetsitzat joko du onespen hau.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Adiosen, 2026ko abuztuaren 13an.–Alkateordea, Iñigo Villafranca Lamberto.

Iragarkiaren kodea: L2611154