169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2027ko lan-egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, 2027ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2027ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: maiatzaren 13ko 232/2026 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala (2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa). Hona hemen:

1. Ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, Nafarroako Gobernuak ofizialki ezarriak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Martxoaren 25a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 26a: Ostiral Santua.

–Martxoaren 29a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, Murillo el Frutoko Udalak ofizialki ezarriak:

–Abuztuaren 24tik 29ra (zaindariaren festak).

–Urriaren 21a: Santa Urtsula.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 31: Urtezahar eguna.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak, 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 08:00etatik 15:00etara lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute nola egin malgutasunez.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.); lan-egutegi berariazkoa izanen dute horiek.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00etara da, astelehenetik ostiralera.

Murillo el Fruton, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

Iragarkiaren kodea: L2610668