2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko, eskola-garraiorako eta ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek egin ditzaten jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak, 2026-2027 ikasturtean. Laburpena
DDBN kodea: 925494.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/925494).
Lehena.–Onuradunak:
Zizur Nagusian egoitza soziala eta fiskala duten ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteak, baldin eta legez eratuta eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta eta eguneratuta badaude, baldintza orokorrak betetzen badituzte eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.
Bigarrena.–Helburua:
Guraso elkarteek antolatutako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak sustatzea, bultzatzea eta laguntzea, hezkuntza-garapena erraztuko dutenak eta gurasoen eta/edo ikasleen parte-hartze aktiboa izango dutenak, eta Zizur Nagusiko Udalaren eta guraso elkarteen arteko lankidetza arautzea.
Halaber, Zizur Nagusiko Ardoi eta Herria eremuetan bizi diren familientzako eskola-garraioko zerbitzua diruz lagunduko da, Camino de Santiago, Catalina de Foix eta Erreniega ikastetxe publikoetan, ikastetxe horietako gurasoen elkarteek kudeatuta, 2026-2027 ikasturtean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko, eskola-garraiorako eta Zizur Nagusiko ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek egin ditzaten jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak, 2026-2027 ikasturtean.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
- 2.600 euro jarduera hezigarri eta kulturaletarako.
- 90.000 euro eskola-garraiorako.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zizur Nagusian, 2026ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2611230