169. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, oinezkoentzako kale berria kentzeko UE-ALL-3 unitatean eta AA-ALL-4 eremuan. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, oinezkoentzako kale berria kentzeko UE-ALL-3 unitatean eta AA-ALL-4 eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Deierrin, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2610935